Zubimusu Ikastola

TANTA-REN ZENBAKI SARITUA 043.939 IZAN DA

TANTA elkartasun txartelak eskuratzearen truke iragarrita zegoen 60.000 euroren zozketa gaur egin da, urriaren 21ean. Andres Urrutia notario jaunaren aurrean egin da zozketa, eta hauxe izan da zenbaki saritua: 043.939. Zenbaki sarituaren onuraduna agertuko ez balitz, ordezko beste zenbaki bat ere atera da. Ordezko zenbaki hori hauxe da 017.203. Zenbaki sarituta duen TANTA txartela Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren bitartez saldu zen, eta ordezko zenbakiaren txartela, berriz, Gasteizko Armentia ikastolaren bitartez. Jarraitu irakurtzen.

ZIRTOTSAK - AURKEZPENA ETA BERTSO SAIOA

Aiztondo bailarako ahozko ondarearen bilketa eta hari buruzko ikerketa bultzatzeko xedez antolatutako Pello Mari Otaño ikerketa bekaren proiektu irabazlearen aurkezpena eginda gaur arratsaldean Zizurkilgo Iriarte etxean. Eta bertso saioa ondoren, Zizurkilen bertan, Intxaur frontoian. Jarraitu irakurtzen.

BIHARKO EUSKAL ESKOLA

Nolakoa behar luke etorkizuneko euskal eskolak? Nola eraiki dezakegu eskola hori? Bi galdera horiei erantzuna ematen saiatu ziren atzo arratsaldean Kilometroak Astearen barruan Amasan egindako “Biharko Euskal Eskola” mahai inguruan. Oinherriko koordinatzaile Maite Azpiazuk, Xabier Sarasua Hik Hasiko kideak, eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak hausnartu zuten gaiaz.

KILOMETROAK JAIA BERTAN BEHERA

Azken egun eta asteetan bizitzen ari garen egoerak zenbait hausnarketa egitera eraman gaitu, eta mezu honen bidez jakinarazi nahi dugu horrenbeste ilusiorekin eta gogorekin urriaren 4rako prestatzen ari ginen Kilometroak jaia ez dela egingo. Kilometroak jaiaren ordezkoa izango den egitarau xumeago bat prestatzeari ekingo diogu.

Orriak

RSS - Zubimusu Ikastola-era harpidetu