arropa

20€-KO EROSKETA BAKOITZEKO USB BAT OPARI

Gaurtik aurrera, dendan egindako 20 euroko erosketa bakoitzagatik Kilometroak jaiko USB bat opari! Etorri dendara eta egin zure erosketa!

DEBORALDI BERRIKO ARROPAK ETA OSAGARRIAK IKUSI NAHI?

Kilometroak dendako udako denboraldiko arropa eta osagarri berrien aurkezpenerako argazki saioa egin dugu Hika txakolindegian. Jarraian ikusi ditzakezue denboraldi berriko arropak eta osagarriak. Argazkiak ikusi

KILOMETROAK GURE ZIRKUAREKIN BATERA ORION

Gaur ekingo dio denboraldi berriari Gure Zirkua-k, eta Kilometroak haiekin batera egongo da. Uztailean eta abuztuan zehar Orion egongo da kokatuta Gure Zirkua eta Kilometroak jaiko denda ibiltaria ere bertan izango da. Gaur bertan, uztailak 17, izango da lehen emaldia. Gozatu zirkuaz, eta egin zuek ere Korri, Punpa, Ttak!!

KILOMETROAK DENDA BERRIZ IREKITA!

Kilometroak denda berriz irekita egongo da uztailean, ostiraletan eta larunbatetan. Ostiraletan arratsaldez egongo da irekita, 17:00etatik 20:00etara bitartean, eta larunbatetan goizez, 10:00etatik 13:00etara. Kilometroak denda Villbonan dago, Altzin kalean. Denda fisikoa irekita egongo bada ere, online dendak martxan jarraituko du. Helbide honetan kontsultatu dezakezue produktuen katalogoa, eta bertan egin ditzakezue eskaerak: Kilometroak denda.

KILOMETROAK 20KO MATERIALA, ONLINE

Kilometroak 20ko materiala online dendan erosteko aukera izango da aurrerantzean www.kilometroak.eus gunean. Haurtxo, haur, gazte nahiz helduei zuzendutako produktu sorta zabala eskuratu daiteke, arropa eta moda osagarriak nahiz bestelako materiala: pilotak, saskiak, botilak, askarirako zorroak, aterkiak, giltzatakoak… Ikusi katalogoa eta egin zure eskaera denda atalean!

DENDA PREST

Ilusioz eta auzolanean eraberritu eta atondutako Kilometroak 2020ko dendak datorren azaroaren 18an zabalduko ditu ateak. Dendaren inaugurazio-ekitaldia, berriz, azaroaren 21ean egingo da, ostegunean. Villabonako Antzin kalean dago kokatuta.

RSS - arropa-era harpidetu