ikastolak herriari

ILUNABAR GOGOANGARRIA KURSAALEN

Jai bakoitzak bere erara amaitu du urte osoko ibilbidea, eta hainbat ekitaldi egin dituzte bai kultura arlokoak baita hezkuntza gaien ingurukoak ere, baina herri mailako ekitaldiak izan dira, ez dira orain arteko jai handi horiek izan. Bost jaiek argi zuten, halere, ezin ziotela urteari zapore mingotsarekin amaiera eman, eta ekitaldi nazional bat egitea erabaki zuten guztien artean, Ikastolak Herriari ekitaldia. Jarraitu irakurtzen.

‘IKASTOLAK HERRIARI’ IKUSKIZUNA TELEBISTAZ JARRAITZEKO GONBIDAPENA

Aste honetan Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen arauen aurrean, azaroaren 13an Donostiako Kursaal-ean egingo den ‘Ikastolak Herriari’ ikuskizunarekin aurrera jarraitzea erabaki du Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak. Baina neurrien ondorioz, eta aurrez iragarri zen ordu aldaketaz gain, beste hainbat aldaketa ere egin behar izan dira. Jarraitu irakurtzen.

RSS - ikastolak herriari-era harpidetu