jaiak

ILUNABAR GOGOANGARRIA KURSAALEN

Jai bakoitzak bere erara amaitu du urte osoko ibilbidea, eta hainbat ekitaldi egin dituzte bai kultura arlokoak baita hezkuntza gaien ingurukoak ere, baina herri mailako ekitaldiak izan dira, ez dira orain arteko jai handi horiek izan. Bost jaiek argi zuten, halere, ezin ziotela urteari zapore mingotsarekin amaiera eman, eta ekitaldi nazional bat egitea erabaki zuten guztien artean, Ikastolak Herriari ekitaldia. Jarraitu irakurtzen.

‘IKASTOLAK HERRIARI’ IKUSKIZUNA TELEBISTAZ JARRAITZEKO GONBIDAPENA

Aste honetan Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen arauen aurrean, azaroaren 13an Donostiako Kursaal-ean egingo den ‘Ikastolak Herriari’ ikuskizunarekin aurrera jarraitzea erabaki du Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak. Baina neurrien ondorioz, eta aurrez iragarri zen ordu aldaketaz gain, beste hainbat aldaketa ere egin behar izan dira. Jarraitu irakurtzen.

‘IKASTOLAK HERRIARI’ IKUSKIZUNA AZAROAREN 13AN KURSAALEAN

Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten ezin izan dira egin, baina ikastolek ez dugu hutsik utzi nahi izan aurtengo urtea. Horregatik, plaza horietako lagin bat prestatu dugu azaroaren 13ko ekitaldian erakusteko. Jarraitu irakurtzen.

UDAZKENEAN, UDABERRI BERRIA!

Duela aste batzuk, ikastolen udaberriko jaiak atzeratu egin genituela iragarri genuen, eta hurrengo asteetan berauek udazkenean egiteko aukera aztertu eta datak bilatuko genituela. Horretan aritu gara asteotan, jai guztiok elkarlanean, daten egokitasuna ikusten, jarritako helburuak bete ahal diren aztertzen, udazkenean ospakizunak egin ahalko diren aurreikusten… faktore horiek eta beste zenbait aztertu eta gero, udazkenean ikastolen aldeko jaiak ospatzea erabaki dugu.

RSS - jaiak-era harpidetu