Biharko euskal eskola mahai ingurua
Nolakoa behar luke etorkizuneko euskal eskolak? Nola eraiki dezakegu eskola hori? Bi galdera horiei erantzuna ematen saiatu ziren Kilometroak Astearen barruan Amasan egindako “Biharko Euskal Eskola” mahai inguruan. Oinherriko koordinatzaile Maite Azpiazuk, Xabier Sarasua Hik Hasiko kideak, eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak hausnartu zuten gaiaz.