Albisteak

Kilometroak dendako udako denboraldiko arropa eta osagarri berrien aurkezpenerako argazki saioa egin dugu Hika txakolindegian. Jarraian ikusi ditzakezue denboraldi berriko arropak eta osagarriak. Argazkiak ikusi

Azken egun eta asteetan bizitzen ari garen egoerak zenbait hausnarketa egitera eraman gaitu, eta mezu honen bidez jakinarazi nahi dugu horrenbeste ilusiorekin eta gogorekin urriaren 4rako prestatzen ari ginen Kilometroak jaia ez dela egingo. Kilometroak jaiaren ordezkoa izango den egitarau xumeago bat prestatzeari ekingo diogu.

Iaz Zarautzen antolatu zen Kilometroak jaiaren testuinguruan, egitasmo berri bat jarri zen martxan: gure inguru eta bazterrak ezagutarazteko mendi-txangoen proposamenak. Aurten ere eutsi diogu erronkari eta adin ezberdinetako haur eta gazteentzako zenbait txango prestatu ditugu. Mendimetroak atalean dituzue eskuragarri. Animatu eta ezagutu Zubimusu ikastola inguratzen duten inguruak!

Gaur ekingo dio denboraldi berriari Gure Zirkua-k, eta Kilometroak haiekin batera egongo da. Uztailean eta abuztuan zehar Orion egongo da kokatuta Gure Zirkua eta Kilometroak jaiko denda ibiltaria ere bertan izango da. Gaur bertan, uztailak 17, izango da lehen emaldia. Gozatu zirkuaz, eta egin zuek ere Korri, Punpa, Ttak!!

Pello Mari Otaño bekak badu proiektu sariduna: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak aurkeztu duen Aitzondoren zirtotsari proiektua. Aiztondo bailaran izan den zirto tradizioa bildu eta ikertuko dute, eta haren aplikazioa proposatuko dute, Aiztondoko ikastetxeetan landu dadin.

Kilometroak denda berriz irekita egongo da uztailean, ostiraletan eta larunbatetan. Ostiraletan arratsaldez egongo da irekita, 17:00etatik 20:00etara bitartean, eta larunbatetan goizez, 10:00etatik 13:00etara. Kilometroak denda Villbonan dago, Altzin kalean. Denda fisikoa irekita egongo bada ere, online dendak martxan jarraituko du. Helbide honetan kontsultatu dezakezue produktuen katalogoa, eta bertan egin ditzakezue eskaerak: Kilometroak denda.

Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko TANTA egitasmoko zozketa ekainaren 25erako zegoen aurreikusita. Baina Covid19 birusaren pandemia dela-eta, azkenik urriaren 21ean egingo da, notario aurrean.

Igandean zen ospatzekoa Amurrion Araba Euskaraz, baina egungo egoerak behartuta urriaren 18ra atzeratu behar izan dute ospakizun jai nagusia. Igande honetan, ordea, ekitaldi berezi bat egingo dute streaming bidez. Arasketa Ikastolatik adierazi dutenez, "ekainaren 14an badugu zer ospatu! Gure kanta eta bideokliparen bidez kolore apurbat eman nahi diogu ilun gris honi". Helbide honetan sartu eta haiekin bat egiteko deia egin dute. Animatu eta igandean egin zuk ere bat Araba Euskarazekin!!!

Orriak