Egin zure ekarpena

Besoak zabalik hartu ditu Urretxu-Zumarraga Ikastolak bertaratutako guztiak. Nahi izan duen orok gure proiektua bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan du. Ez dira gutxi izan aukera hori baliatu dutenak eta, modu inprobisatu batean, ikastola bera bilgune erakargarri bihurtu da.

Kilometroetako kantari men eginez, guztiok galtzerdi eta guzti busti gara gaurkoan. Erronka irabazi dugu! Gazteena eta eguraldiak berak jarritakoa, antolakuntza aldetik guztia bikain joan baita. Ikurrina etxean gelditu da. Zu ere, eguraldiak atzera botata, etxean gelditu bazara, baduzu Kilometroak 2018 honen alde zure alea jartzeko aukera.

Tantaz tanta eragin dezagun elkartasun uholdea!

Egin zure ekarpena Kilometroak 2018ren alde honako kontu korronteetan:
3008 0158 3336 2854 4227 (Rural Kutxa)
2095 5001 0091 1732 2404 (Kutxabank)
3035 0027 7602 7005 3696 (Laboral Kutxa)