Abuztuan ere, atsedenik ez!

Abuztuaren 4ean Oiartzungo eta Getariako jaietan izango gara. Horrez gain, Zarautzera eta Larraitzera ohikoak diren irteerak ere egingo ditugu. Egun bat geroago, abuzturen 5ean, Arantzazun, Zarautzen eta Arraten ez ezik, Hondarribiko nekazaritza azokan ere egongo gara.

Hilaren 10ean Zumaiara gerturatuko gara, bertan egiten den nekazaritza azokara, eta Andre Mari egunean, abuztuaren 15ean, Deban, Arantzazun eta Donostiako Aste Nagusian izango gara. Gipuzkoako hiriburuan, gainera, egun batean baino gehiagotan bisitatu ahal izango gaituzue. Kilometroak jaiaren produktuak eta zozketaren txartelak 16an, 17an eta 18an ere izango ditugu salgai.

Abuztuaren 17an Azkoitiko eta Zarauzko nekazaritza azoketara gerturatuko gara, eta 18an Debara. Egun bat geroago, ohiko irteerak egingo ditugu Arantzazura eta Larraitzera.

Hilabete amaieran ere jaiak izango dira edonon. Horrela, abuztuaren 25ean Elgoibarko nekazaritza azokan aurkituko gaituzue. 26an berriz, Ibarrako Piper Egunean eta Zarauzko Txakolinaren Jaian.