Uda iritsi da Kilometroetako dendara

San Joan eta Santa Isabel jaiak pasata, uda denboraldian sartu gara bete-betean, eta Kilometroetako dendaren eskaintza ere handituz doa. Garai honetarako aproposak diren jantzi eta osagarri berriak iristen ari dira apurka-apurka.

Emakume zein gizonezkoentzako kamiseta aukera zabala dugu. Zubiak batuz leloa idatzita daraman mahuka gabekoa, adibidez, gris argia edo urdina.

Mahuka gabekoen artean asimetrikoak ere baditugu, pastel kolore ezberdinetan. Horrez gain, aurrealdean poltsiko moduko bat duten txuriak daude, eta, kolore biziagoak nahiago dituztenentzat, berdea edo gorria, aurrealdean marra beltz batekin.

Mahuka motzeko nikiak urte osoan izan ditugu, eta orain ere bai: K18 edo ZU/UZ irudia daramatenak daude: txuria, gris argia edo iluna, marraduna, arrosa argia edo ilunagoa… Bestalde, gizonentzat praka motzak eta biserak heldu dira.

Neskatilentzako udako soineko politak ere topatuko dituzue, eta tirantedun kamisetak ere bai: arrosa, berdea eta txuria. Horrekin batera, buffak (arrosa, berdea edo urdina), leporako ez ezik, ilea eusteko ere balio dezaketenak.

Gogoratu Kilometroetako denda zabalik dagoela, astelehenetik ostiralera arratsaldez, 17:00-20:00 bitartean, eta larunbatetan goizez, 10:00-13:00 bitartean. Abuztu osoan itxita egongo da, baina denda ibiltaria batera eta bestera ibiliko da Gipuzkoan barrena, uztailean zein abuztuan.

Helbide honetan ikusgai dituzue jantzi eta osagarrien argazkiak.

https://flic.kr/s/aHskxYYedu