Apirilean ere, herriz herri dabil Kilometroak 2018 zubiak batuz

Aste Santuko oporretan sartu ginen apirilean, ia oharkabean. Baina, atseden egunak izan arren, Kilometroak 2018ren makineria ez da gelditu, eta hainbat irteera egin ditugu jada denda ibiltariarekin eta Gure Zozketako txartelak saltzeko asmoz.

Pazko astelehenez Zarautzen izan ginen, Euskal Herriko Itzuliaren hasieran, eta Hondarribiko Nekazaritza Ferian. Asteazkenean, berriz, Ordiziako Artzain Egunera hurbildu ginen. Asteburuan, hiru hitzordu izan ditugu: larunbatean Euskal Herriko Itzuliaren azken etapa, Eibarren, eta igandean Aiako Txakolin Eguna eta Zumaiako San Telmo jaiak.

Datorren asteburuan apirilaren erdialdera helduko gara. Larunbatez, hilak 14, Gabiriko Leharrei Mendi Lasterketan, Mendaroko Kilimon Mendi Trail proban eta Arrasateko baserriko produktuen azokan izango gara. Igandez, hilak 15, Andoaingo Euskalduna Mendi Taldeak antolatutako mendi ibilaldian, Zumaiako San Telmo jaietako trainerillen estropadan eta Eibar-Alaves euskal derbian egoteko asmoa dugu.

Hilaren 21erako hitzordu bat dugu: Azpeitiko Kotxe Igoera. Eta 22rako, hiru: Oñatiko Aloñako Igoera, Lasarteko Lore Azoka eta Pasaia-Lezo Lizeoko festa.

Apirileko azken asteburuan ere agenda betea izango dugu: Aiako Lore Azoka, Errenteriako Sagardo Eguna, Lazkaoko San Prudentzio jaiak, Getariako Triatloia, Zarauzko Pagoeta Mendi Lasterketa, Azpeitiko Izarraitz Mendi Lasterketa eta Real-Athletic futbol derbia.