Kilometroak 2018 Gipuzkoako zenbait lasterketatan egongo da otsailean

Gipuzkoan barrena zenbait lasterketa ospatuko dira otsailean, Zestoan, Lezon, Antzuolan eta Ormaiztegin, esaterako. Urretxu-Zumarraga Ikastolako ordezkariak bertan izango dira Kilometroetako denda ibiltariarekin eta Gure Zozketako txartelak saltzeko asmoz.

Zestoan, Lezon eta Antzuolan mendi lasterketak dituzte eta hirurak egun berean jokatuko dira: otsailaren 18an. Kobaz Koba Trail, Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketa eta Antzuolako 8 Miliak Mendi Lasterketaz gozatzera doazenek aukera izango dute Kilometroak 2018rekin bat egiteko. Hilaren 25ean, Saharar Herriaren Aldeko Krosa dute Ormaiztegin. Han ere izango dira gure Ikastolako kideak.

Alabaina, hilabeteko lehen hitzordua bestelakoa izango da: Ordiziara joango dira larunbat honetan (otsailak 3), Kalderero Egunera. Hilaren 17an, berriz, Orion izango dira. Arraun denboraldia hasi aurretik, Traineruaren Jaitsiera egiten dute bertan.

Otsailaren 11n inauteri igandea dute Tolosan. Bertara Gure Zozketako ordezkariak joango dira soilik. Otsailaren 24an berriro itzuliko dira Tolosara, oraingoan denda ibiltarikoekin batera, Triangulo plazan egingo den Zuhaitz Egunaren aitzakian.